2017(e)ko azaroaren 1(a), asteazkena

790 de Pest-Gara, "Redes y entornos personales de aprendizaje en las áreas científicas"

Kurtso oso interesgarria iruditu zait. Izan ere interneta gure lanaren parte garrantzitsua bihurtu denez, ezinbestekoa da informazioa filtratzea, gogoratzea eta partekatzea bai irakasleekin eta ikasleekin. Horretarako, kurtsoan zehar hainbat tresna, eta baliabide ezagutu ditugu era praktiko eta dinamikoan. 

Orokorrean, beste online ikastaroetan teoria asko eta praktika gutxi egoten da, eta ados egongo zarete "tresnak" erabiliz menperatzen direla esaten dudanean. Orain hausnakertarako ordua iritsi zaigu, nola sortu gure PLEa era eraginkor batetan. Bidearen zati handi bat eginda dugula uste dut.

Oraingoz Feedly eta Diigo erabiltzen ditut, interneten murgiltzen naizenean gustuko blog-ak jarraitzeko eta esteka interesgarriak nire perfilean gordetzeko. Twitter ere hasi naiz erabiltzen eta nire sare soziala handitzen doa gutxinaka.

Bukatzeko, oso gomendagarria iruditu zait kurtsoa eta nire lankideei gomendatuko diet. Eskerrik asko denoi eta ia kontaktuan jarraitzen dugun!



Facebook, Twitter, Instagram eta Tumblr


Gaur sortu dut nire instagrameko lehen kontua, @igotzirakasle izenekoa. Bertan aurkituko dituzue egindako argazkiak:

Instagram:



Facebook:




Twitter:


Tumblr:

Facebook eta Twitter-ekin nahikoa dela uste dut, izan ere bi hauekin  Instagram eta Tumblr egiten dutena egin daitekelako, batez ere argazkiak partekatu.


Ondo izan!! :)



2017(e)ko urriaren 28(a), larunbata

Sare sozialak: Facebook eta Twitter

Facebook

Irakasle askok bezala Facebook erabiltzen dut irakasleen komunitatearekin kontaktuan egoteko, horretarako hainbat talde daude eta bertan oposaketei buruzko informazioa, esleipen datak eta bestelakoak aurkitu daitezke. Irakaskuntzari buruzko zalantzak argitzeko tresna bikaina da.

Ikastaro honekin beste erabilera bat aurkitu diot Facebookari, nire irakasgaiarekin lotura duten taldeak eta orrialdeak aurkitu ditut. adibidez, "Química más fácil". Orrialde honetan materiala, txisteak, laborategiko esperimentuak, bideoak, asmakizunak.... denetarik aurkitu daiteke. 15 000 jarraitzaile ditu. Naiz eta erdaraz egon ideia onak hartu daitezke orrialde honetatik.

Facebook-en taldeak, orrialdeak, perfilak.... erabiltzen dira informazioa, materiala eta albisteak partekatzeko, niretzako ia ez dago desberdintasunik. Gauzak konplikatzen ditu nire ustez.



Twitter

Twitter aldiz askoz ere sinpleagoa eta zuzenagoa da. 140 karakteretan sartu behar duzu zure mezua edo partekatu nahi duzuna. Egunerokotasuna jarraitzeko erabilgarriagoa da, izan ere trending topic deritzon sistema erabiltzen du pilpiean dauden gaiak sailkatzeko. Bilaketak egiteko eta beste irakasleekin kontaktuan jartzeko sinpleagoa eta azkarragoa da. Twitterren  jarraitu nahi badidazue, nire kontua  @igotzirakasle da. 

Egia esan, ez dut aproposa ikusten Twitter eta Facebooken erabilera ikasleekin. Gainera adin txikikoek erabili dezakete? Uste dut hezkuntzan blogen erabilera egokiagoa dela materiala, albisteak eta denetarik partekatzeko eta blog ezberdinen jarraipena egiteko Feedly bezalako aplikazioren bat. Nik behintzat blog eta wikiekin nahiko dudala uste dut.



2017(e)ko urriaren 27(a), ostirala

DIIGO

Zer da Diigo?

Diigo, hodeian oinarrituta dagoen informazioa kudeatzeko sistema pertsonala da. Bertan, Web-markatzaileak, dokumentu eta irudi artxiboak eta testuen aukeraketa aurkitu daitezke besteen artean. 



Gainera, nabigatzaileentzako eta mugikorrentzako aplikazioak existitzen dira lana errazteko.

Lehen begiradan egin dudan analisia:

ABANTAILAK

  • Hodeian gorde ditzakegu markatzaileak inolako euskarri fisikorik erabl¡ili gabe.
  • "Tag" sistema erabili daiteke markatzaileak gaika sailkatzeko.
  • Erabiltzaileek sortutako taldeetan parte hartu dezakegu, interesatzen zaizkigun gaiei buruzko baliabideak aurkitzeko eta partekatzeko.
  • Bilaketak egin daitezke.


DESABANTAILAK

  • Diigo erabiltzeko konexio beharko dugu nahitanaiez.
  • Sare sozial bezala erabiltzeko ez da gomendagarria, ez da oso ezaguna.





Nire markatzaileak eta profila ikusi nahi baduzu azpian duzue lotura.






Nola hasi elkarlanean beste irakasleekin?

Interneten informazio ugari aurki dezakegu gure espezialitateari buruz, wikietan, blogetan... Informazioa sailkatzen, aukeratzen ibiltzen gara eta ausartenak sortzen ere. Uste dut bertatik hasi behar garela gure PLEa sortzen, informazio iturrietako sortzaileekin kontaktuan jartzen eta materiala eta iritziak sortzen. Horretarako, Google +, Facebook edo Twitter erabili dezakegu adbididez.

Zentruetan beti aurkitu dezakegu IKTroren bat bere bloga eta informazio iturriak partekatzeko prest, beraz, bere sare soziala eta urteetako esperientzia aprobetxatu dezakegu gure PLE pertsonalizatua sortzeko.

Sarrera hau idazten nengoen bitartean Jordi Adell-en bideo zoragarri hau aurkitu dut, berak nik baino hobeto azaltzen du nola eta nondik hasi gure PLEa sortzen eta beste irakasleekin elkarlanean.




2017(e)ko urriaren 14(a), larunbata

FREEDLY jario-irakurlea

RSS Reader etortzen zait memoriara, hasiera batean hau erabiltzen nuen albisteak mugikorretik irakurtzeko eta bapatean itxi egin zuten aplikazioa. Desistalatu eta ahaztuta izan ditut RSS jarioak gaur arte.

RSS jario-irakurleen onurak:
  • Ez duzu zertanweb orrialde ezberdinetara sartu behar sarrera berririk idatzi duten ikusteko.
  • Informazioa gaika sailkatzeko eta partekatzeko aukera ematen dizu.
Honako desabantailak ikusten ditut:
  • Sarrerak pilatu egiten dira, ezinezkoa da dena irakurtzea,  informazio garrantzitsua lurperatuta geratu daiteke. Adibidez, hezkuntza saileko jarioan gertatu daiteke.
  • Agian blog batetik sarrera bat bakarrik nahi duzu gogoratu eta ez denak. Posible da sarrera bakarra markatzea eta gogoratzea? Edo pinterest erabili behar da horretarako?
Ondo izan.


2017(e)ko urriaren 13(a), ostirala

Zer da niretzako PLEa?

Zer da niretzako PLEa?

Jatorriz gure ikaskuntza ingurua nagusiki familia, lagunak eta hezkuntza tradizionaleko irakasleak izan dira. Gaur egun aldiz, gizartean internetaren erabilera zabaldu denetik ikaskuntza errotik aldatu du, izan ere, informazio iturri ezberdin eta anitzak ditugu eskuragarri eta aldi berean norberak aukeratu dezakelako zer, noiz eta non ikasi. 


Testuinguru honetan irakaskuntzaren gestioa eta kontrola eramateko hainbat aplikazio sortzen dira, eta bertatik sortzen da PLEa kontzeptua. Azken finean PLEa, informazioaren kudeaketarako, antolamendurako eta difusiorako erabiltzen diren aplikazioek sortzen duten ekosistema bezala interpretatzen dut. Informazioa kudeatzeaz gain, eduki berriak sortzeko gunea ere bada, erabiltzaileen arteko elkarrekintzak ahalbidetzen dituelako.

Hurrengo infografian ikusi daiteke hitzekin saiatu naizena azaltzen:









790 de Pest-Gara, "Redes y entornos personales de aprendizaje en las áreas científicas"

Kurtso oso interesgarria iruditu zait. Izan ere interneta gure lanaren parte garrantzitsua bihurtu denez, ezinbestekoa da informazioa filtr...