2017(e)ko urriaren 28(a), larunbata

Sare sozialak: Facebook eta Twitter

Facebook

Irakasle askok bezala Facebook erabiltzen dut irakasleen komunitatearekin kontaktuan egoteko, horretarako hainbat talde daude eta bertan oposaketei buruzko informazioa, esleipen datak eta bestelakoak aurkitu daitezke. Irakaskuntzari buruzko zalantzak argitzeko tresna bikaina da.

Ikastaro honekin beste erabilera bat aurkitu diot Facebookari, nire irakasgaiarekin lotura duten taldeak eta orrialdeak aurkitu ditut. adibidez, "Química más fácil". Orrialde honetan materiala, txisteak, laborategiko esperimentuak, bideoak, asmakizunak.... denetarik aurkitu daiteke. 15 000 jarraitzaile ditu. Naiz eta erdaraz egon ideia onak hartu daitezke orrialde honetatik.

Facebook-en taldeak, orrialdeak, perfilak.... erabiltzen dira informazioa, materiala eta albisteak partekatzeko, niretzako ia ez dago desberdintasunik. Gauzak konplikatzen ditu nire ustez.



Twitter

Twitter aldiz askoz ere sinpleagoa eta zuzenagoa da. 140 karakteretan sartu behar duzu zure mezua edo partekatu nahi duzuna. Egunerokotasuna jarraitzeko erabilgarriagoa da, izan ere trending topic deritzon sistema erabiltzen du pilpiean dauden gaiak sailkatzeko. Bilaketak egiteko eta beste irakasleekin kontaktuan jartzeko sinpleagoa eta azkarragoa da. Twitterren  jarraitu nahi badidazue, nire kontua  @igotzirakasle da. 

Egia esan, ez dut aproposa ikusten Twitter eta Facebooken erabilera ikasleekin. Gainera adin txikikoek erabili dezakete? Uste dut hezkuntzan blogen erabilera egokiagoa dela materiala, albisteak eta denetarik partekatzeko eta blog ezberdinen jarraipena egiteko Feedly bezalako aplikazioren bat. Nik behintzat blog eta wikiekin nahiko dudala uste dut.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

790 de Pest-Gara, "Redes y entornos personales de aprendizaje en las áreas científicas"

Kurtso oso interesgarria iruditu zait. Izan ere interneta gure lanaren parte garrantzitsua bihurtu denez, ezinbestekoa da informazioa filtr...